domingo, 3 de junio de 2018

NATURA HURBILETIK

Gai honetan, Natura lantzen ari gara eta inguru ezin hobe dugu nahi ditugun landareak ikusteko, eta hauetakotako batzuk sendabelar dira gainera!  Gure inguruan ohitura handia da  ukenduak egitea, horixe da ikasiko duguna, belarra jaso, lehortu, ... ukendu bihurtu arterako prozesu osoa. Bakoitzak zertarako balio duen ere ikasiko dugu!
Gauza horiek esplikatzea etorri zaigu gaur Mikel, Arhaneren aita. Beste egun batean ukenduak egiten
ikasiko dugu.

sábado, 5 de mayo de 2018

5P SINDROMEAREN EGUNA

Maiatzak 5, 5p sindromearen eguna da. Galtzerdi marradunak jantzi ditugu sindrome hori sufritzen duten pertsonei gure animo guztiak bidaltzeko.

JAR GAITEZEN BERAIEN OINETAN!




jueves, 26 de abril de 2018

PARAPENTEA AIRERATZEN

Zein berezia izan den ikustea gure ikastolako patioan parapente bat aireratzen ikustea!! Unai Lopez, iturmendiarra etorri zaigu azalpenak ematea eta urratsez urrats ikusi ahal izan dugu nola armatu duen eta gero nola aireratu duen. Ez da lan makala, alajaina!!



AIREA HAIZEA BIHURTUZ

Airea haizea bihurtuz esperimentatzen aritu gara gelan. Argizki batzuk eta bideotxo bat irudikatzeko: